XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) izarrak kendu behar zizkioten erabat jasanezin bihurtu baino lehen.

Gai horri buruz hitz egin zuten Sir Itzulipurdikari lo zegoen bitartean:

- Behar duena esan zuen Lantzaburuk ikaralditxo bat da.

- Adibidez, hil ala biziko borroka bat... esan zuen Arthurrek.

- ...gure laguntzarik gabe... esan zuen Lantzaburuk.

- ...benetan beldurgarria den norbaiten kontra... esan zuen Arthurrek.

- ...dragoi baten kontra, adibidez...

-...bai, su-jaurtitzaile erraldoi soil bat...

- ...zaildutako hego handiduna...

-...eta isats luze zigorgarriduna...

-...eta atzapar izugarriduna...

- ...eta hortz ikaragarriduna!

- Ondo esan zuen Lantzaburuk.

- Hori eginda dago!

- Horrek erakutsiko dio hain harrosko ez izaten esan zuen Arthurrek.

Bi animaliek gozamenez pentsatu zuten planaz, (...)